Nere bloga, ordea, ez da mikologiakoa bakarrik.Postak nahiko motzak dira,izan ere, gehien dakidanaz ere ez dakit gehiegi,Bestalde,Euskalerria perretxikotan aberats samarra izanagatik,zientziaren beste alor batzuetan gertatzen den bezala,deskribapenak modu errez eta zehatzean egiteko, eragozpenak baditu euskerak.Edo oso ohikoak ez diren hitzak erabili behar izaten ditugu sarritan. Baina euskerak erronka hori eta gaineruntzeko guztiak gainditzeko gaitasuna dauka.Dunan ateratzen den Inocybe generoko espezieetako bat dakart.Cortinarius generoa espezieetan aberatsena izan arren,sailkapena behar bada zailagoa izan liteke Inocybeena.Dunan bertan badaude hiruzpalau espezie ia bereizi ezinak.
martes, 22 de octubre de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario