domingo, 22 de septiembre de 2013

Lepiota alba

Lepiota alba
Lepiota hauek txiki samarren artean koka litezke, txapela 10zm baino txikiagoa dutelako. Gainera, ez dute eraztun garaturik,edo Makrolepiota-ek bezala.
Lepioten ahaide hurbilak dira Leucoagaricus-ak,eta hauetako batzuek gainetik begiratuta txanpinoien modukoak direnak.Lehen jende askok nahasten zituen, eta jan ere egingo zituzten,ez da ordea gomendagarria, jatea, uztea baizik.Leucoagaricus zuri asko daude,eta haiek jateak ez du inolako ziurtasunik.
Posted by Picasa

Lepiota txikiak oso arriskutsuak dira.Helveola espeziea omen da pozoitsuena, hilgarriak nahiz susmagarriak denak dira ordea(Txikien artean.)Horren berri izan behar lukete galanpernak biltzen dituztenek,nahiz eta tamaina handiko galanperna pozoitsuak hilgarriak ez izan.Hala ere, gomendio orokorra,hamar zm baino diametro txikiagokoak ez jatea da.

Lepiota helveola

Posted by Picasa
Agaricus campestris
Posted by Picasa
Posted by Picasa
Agaricus augustus-ek duen usain berezia elur- bola edo Agaricus arvensis perretxikoak daukanarekin alderatu daiteke.Biak ere kalitate onekoak izan arren, sarritan, gehiegi ez jatea gomendatzen da Agaricus generoko perretxikoak, txanpinoiak.Txapel zuria edo marroiska duten txanpinoiak daude,baina bietan, pozoitsutzat jo daitezkeenak ere badaude.Ezagunena zuria da, xanthoderma izenekoa. Pozoitsuen talde honen ezaugarri nagusia, igurztean hartzen duen kolore hori horia da.usain txarra ere erabiltzen da bereizteko.
Posted by Picasa