miércoles, 25 de septiembre de 2013

 perretxikoen ezaugarriei erreparatuz asko ikasten da.Bai begiz edo senez,bai hitzez. Nik esango nuke perretxiko bat ikusi eta begietatik sartzen zaion modutik asko dakiten perretxikozaleak badaudela.Hala ere, kontuan hartu behar genuke, liburuko argazkiak ikusi ez ezik, deskribapenak ere irakurtzeko direla, duela urte batzuk  Laskibar mikologoak aitortu zuen moduan.
Eta hala ere kontua ez da hain erreza, espezie batzuk bereizteko mikrokospioa beharrezkoa baita.Irudiko perretxikoak nabari da arvensis taldekoak direla,mikroskopioa erabiliz espeziea bera ez dela ikus daiteke ordea, jateko ia berdina den nivescens baizik.