martes, 1 de abril de 2014

meAskotan, eta, noizbait inork irakurriko zuen moduan, izan zen une bat nire bizitzan, zeina aldatu egin baitzuen.Mundu honetan, Kausa askoren bidez aldatu zaio norabidea askori,baina pentsa, 23 urte pasa eta nahiz eta une hori atzo izan balitz bezala gogoratu ez, zama hori daramat.Nere bizitzan gozatu ditudan uneak ere izan dira, eta denok geure arazoak izaten baditugu ere,zama hori gainean eraman behar izanak kutsu ezkor nabaria ezarri dio orain artekoari,eta gaitz hau hil artekoa da, zoritxarrez.

Idaztea, gustoko ariketa dut, eta hain zuzen, iruditzen zait horretarako behar den ahalmena falta zaidanean ez nagoela ondo.Gurasoek ez ninduten ikastolara bidali hala egin behar zutela uste dudan arren. Hala ere,ez dut uste oraingo bizimodutik urrun egongo litzatekeenik oraingoa, destinoak ez  baitu barkatzen.Eta pentsatzen hasten naizenean tartako tunel ilun haren sarreraz, garai hartako ahalmenez oroitzen naiz leunki:Pitagorasen teoria, permutazioak,trigonometria.Inork joan nahi ez duen lekuan eta pozik; orain bezala baina alderantziz.baina 1986tik aurrera nere ahalmenek beheranzko norantza hartu eta tarteka oso bolada txarrak izaten nituen. Maisu batek psikologoarengana joateko aholkatu zidan, eta hobe kasu egin banio,zeren ez jakin arren zer gertatuko zen, 1992an sortu zitzaidan brotea ez zen hain bortizki aldaztuko ziur aski.
Hura izan zen nere gaitza ukatu nuen unea.Psikiatria oso gai zaila da,orain ez gara esaten hasiko psikiatrek konpromezurik hartzen ez dutenik beren lanarekin, baina ez nintzateke harrituko gutxi batzuek horri ere etekina aterako baliote.