lunes, 31 de diciembre de 2012

entoloma

Entoloma catalaensis
 Garai bat izan nuen  entoloma generoak izugarri liluratu ninduena. Espora isodiametrikoak edo heterodiametrikoak dituzten  jakitea  garrantzitsua da talde batzuetan.Entoloma generoan ikusten da, ia mikologia osoan bezala,alderik txikienak, mikroskopiko zein makroskopikoak batzuentzat espeziea bereizteko balio dutela, eta beste batzuentzat berriz ez. Naturak ez dakit ondo definituta dauzkan, gizakiak beti ibiliko dira eztabaidan.
Posted by Picasa

viernes, 21 de diciembre de 2012

itxiakBigarren aldia da dunan  perretxiko hauek topatzen ditudala.Ez dira sarri azaltzen, eta horregatik, ikusten direnean poz berezia sortzen dute.Oso bitxiak dira, eta beren izena Geoglossum cookeianum da.Badira antaizeko perretxikoak askomizeto espezie honetan, eta antzeko beste batzuetan ere bai.
Posted by Picasa
Posted by Picasa

lunes, 17 de diciembre de 2012

GALERINAK

Perretxiko lirain hau azkenaldian aslo atera da Santioko dunan.Multzo ugari ikusten ziren.Galerina jenerokoa da,eta nik autumnalis jeneroan sailkatzen ditut.Lehen ere atera izan dira, baina ez ditut inoiz aurten adina ikusi.Hezetasuna eta freskura maite dituzte.
Posted by Picasa

sábado, 8 de diciembre de 2012

Candy (@maarriiiahhh_98) twitteó a las 4:10 p.m. on mié, dic 05, 2012: Toaster strudels for breakfast

miércoles, 5 de diciembre de 2012

Txanpinoiak abenduan

Gaur ere, urrutira joan ez naizen arren, eta perretxikotara joaten naizen guztietan bezala, ez nekien zer aurkituko nuen.Ibili naizen tokian zenbait perretxiko harraro atera ohi dira,eta gaur ere topatu dut ale berezi bat.

Negurantz


Oraindik ez da negua etorri,hala dirudien arren. Perretxiko-denboraldiari agur esateko garaia. 

lunes, 3 de diciembre de 2012

Hygrocybe conicoides, mikologiaren zailtasunez oharturik ere, nahiko errez  ezagutzen den perretxikoa da.Zumaian askotan izaten dugu bera ikusteko aukera, gainera. Habitat horretan aurkitu ohi da bereziki.Belztera jotzen duen hygrocybe batzuen artean sailkatzen da, zeinetan Hygrocybe conica  espezie nagusia.Itsasertzeko dunak dira bere habitata.

sábado, 1 de diciembre de 2012

Lepiota harraroa

Lepiota brunneolilacea
Argazkia onegia ez bada ere, ezagutzen duenak agian tankera emango zion argazkiko perretxikoari.Zumaiko dunakoa da, eta aurkitu nuenean poza eman zidan, zeren lehen aldia baitzen topatzen nuela. Ia mikroskopiotik begiratu beharrik ere ez neukan, baina begiratu egin nuen,badaezpada.
 

miércoles, 28 de noviembre de 2012

helveola, txapela

Lepiota helveola

Lepiota txiki pozoitsu ugari dago,irudikoa esaten dute dela arriskutsuena.Bat bera ere ez da probatu behar, antzekoak izateak eta asko susmagarriak izateak kontuz ibiltzea eskatzen baitu.
Posted by Picasa

lunes, 5 de noviembre de 2012

                                                          Rozites caperata
Perretxiko hau ez dut askotan ikusteko aukera eduki,baina ikusi nuenean, berehala etorri zitzaidan gogora zer zen.Ez hori bakarrik,jangarria zelako errezeloa ere banuen.Jan nuenean, ez zitzaidan iruditu perretxikorik onenetan sartzeko modukoa, jateko modukoa bai ordea. Ezagutzeko erreza da, bere kolore horiska eta eraztun bereziagatik
Posted by Picasa
Amanita vittadinii
Duela pare bat urte edo, espezie honetako ale batzuk topatu nituen Galarreta baserriaren ondoan.Aurten  berriz, Xarrondoko zelaietan. Nerer ustez, aipatzeko moduko aurkikuntzak dira biak ere. 
Posted by Picasa

viernes, 2 de noviembre de 2012

 Amanita vittadinii aurkitzea gure lurretan benetako aurkikuntza izan zen.
Posted by Picasa
 Ez dakit mikologoa ala perretxikozale soila naizen, baina ziur nago honelako bildualdi batekin konformatuko nintzatekeela ateraldi bakoitzean.Behar bada hau gutxi izan liteke askorentzat, guretzat ez ordea.Hiru edulis eta lau aereus.
Posted by Picasa

jueves, 1 de noviembre de 2012

Elgea

Horrelako onddo sorta batek gustora utzi behar luke perretxikozale arrunt bat.Nire moduko bat alegia.Nik behintzat familia gustora uzteko modu gutxitako bat hauxe dut eta horrela pozik.
Posted by Picasa

sábado, 20 de octubre de 2012

Boletus pinicola
Harraroa badirudi ere, argazkiko onddoa, pinicola izena badu ere,sarritan pagadietan ateratzen da.Hemengo jendearen arabera, onddobeltza da, baina benetakoa, ez da gorriska, hau bezala.Txapela ilunagoa du,hori ez da ordea hain garrantzitsua,biak baitira bikainak sukalderako.

miércoles, 25 de julio de 2012

Euskalerrian orain ez bezala, lehen gibelurdinekin batera gibelgorriak ere jaten omen ziren.Baina gibelurdinen esparrua oso zabala izanda ere,beste hainbeste edo areago esan daiteke gibelgorrienaz.Hasteko esango nuke gaur egun ez gomendatu arren, gibelgorri jangarri zenbait badaudela.Eta bestalde, hor dago russuletan dagoen araua: Russula mikatzik ez jan, gozoak ordea jangarriak dira.Horregatik, russula gorri jangarriak zeintzu diren ikasi eta jasotzeko beldurra pixkat baztertzen hasi behar genukeelakoan nago, ongi ikasita ordea. Zaporeak, koloreak, usainak...

martes, 24 de julio de 2012


Russula cyanoxantha
Perretxiko klase honi batzuk gibelurdina deitzen diote, beste batzuk urritza. Russula bat gibelurdinen artean sailkatzea erreza da esperientzi pixkatekin,eta garrantzitsuena koloreak dira.Cyanoxantha barietate nagusia more morea da.Virescens espeziea berriz,  da, ezkata antzeko orban berdeez hornitua.

berriz

Pikutara aspermena! Pentsatu dut gogoa jarriz gero aspertzeari bidea itxiko  diodala, idazten laguntzen ez didan egonezin honi uko eginez.Idaztea ez dut terapia soilik bezala erabili behar, iruditzen baitzait norbait entretenitu dezakedala bere gustoko  zerbait idatziz. Nire nahia hori litzateke. Eta horretarako, betiko moduan, perretxiko artxibora jo behar.

viernes, 13 de julio de 2012

Boletus aemilii
Boletus aemillii ez da oso arrunta.Kirten oso laburra dauka. Poro horiak ditu, ukitzean urdindu egiten direnak.Kirte horia du,  sarerik gabea. Txapela berriz gorriska da.




Lilurarik ez. Ez dago itzultzerik. Ez denboraz eta ez lekuz.Gauzak erabat okertu zirenez geroztik gorabeherak izan dira, baina jakina da sormen hartara ez garela itzuliko. Zerbait egin nahiak garamatza zerbait uste duguna   adieraztera.
Boletus calopus
Perretxiko hau arrunta da haritz eta pago basoetan.Ezagutzen erreza da,sareska du kirtenean; honen goikaldea horia da eta beherago gorria. Txapela grisaska argia dauka eta hodi horiak.Bere zaporea erabat garratza da, beraz, ez da jangarria.

martes, 3 de julio de 2012



Bertsotarako badaukat etorria,ez ordea umorezko bertso alaietarako,zeren nire egoera  ez baita  horiek etortzeko modukoa. Gainera, perretxikotara joan eta lehortea dela medio, ez dago ni animatzekorik.Batzuetan ematen du dena ondo doala, baina orduan ere, dena okertu egiten da.Ia gauza bakarrari diot beldurra,tristurari,frakasoak eragindakoari, baina ziur beste asko egongo  direla ohartzen ez banaiz ere. Azkenaldiko ilusio bat ezerezean geratu da, eta ez dut bat ere atsegin porrot horrek utzi nauen egoera. Ia nahiago dut jairik gabeko bizitza. Hartara beharbada  ez litzaidake gertatuko arrenkura hori sortarazten didan gauza. Aurreiritziak denok ditugu, hobe ez bageneuzka, inor ez da salbatzen ordea. Baina gizartearen hipokresia kontutan harturik, nik eta nire modukook dauzkagu galtzekoak.
Beno, baina orrialde hau ere pasako da, eta aurrera begiratu beharra dago, nahiz eta kaltea egina dagoen. Pertsona hori pakean utziko dut, eta saiatuko naiz zentzudunagoa izaten. Etorkizuna ilun  azaltzen den arren, hobea da iluntasun osoa nabaritzen ez den argi-izpia baino.

lunes, 4 de junio de 2012

Cantharellus cibarius
Buruan ezer ere eduki gabe idatzi nahi izatea arazo latza da. Eta ez pentsa txantxetan ari naizenik. Azken urteetan nire arazo nagusietako bat bihurtu den hori,gainetik kendu ezinik nabil, mamu bat balitz bezala.Eskerrak naturak aldian behin poztu egiten nauen perretxiko batzuk oparituz.Gero eta argiago dut ez dagoela jakiterik zer aurkituko den perretxikotara abitzean, eta sarritan kale egiten dela.Gutxien uste denean berriz, hor agertzen dira,gure begiei gozatu bat emateko.
Boletus aestivalis

martes, 24 de abril de 2012

Pleurotus eryngii
Perretxiko mota hau Zumaian aurkitu zuten lehen
 eta  mikologoek harri eta zur gelditu ziren.Izan ere, uste dugu Gipuzkoan irteten den leku bakarra dela. Araban eta Nafarroan ateratzen da,Eryngium campestris landareari lotuta, eta jangarri estimatua da.Hemen, eryngium maritimun espeziearekin elkartzen da Santioko dunetan.

jueves, 19 de abril de 2012

Festetan edozer  gerta daiteke. Pasa dezakezu zure bizitzako gaurik ederrena nahiko farre eginez eta amorruz buka dezakezu erakartzen zaituen neskak kasu zipitzik ez dizulako egiten.Noski, gehienek ondo pasatzen dute, jende gehienak norbaitekin ligatzen du eta.
bertsotanjai20113

miércoles, 18 de abril de 2012

Bertsotan izan nuen arrakastak ez zidan balio izan neskatan egiteko.Egia esan, ez dakit gauza batek bestearekin zerikusirik baduen, nirean behintzat ez ordea. Denak ihesi joaten zaizkit, eta eskerrak dudan pazientziari,bestela amorrua emango lidake, ematen didana baino areago.
Inoiz hurbiltze bat sumatu badut, iruditzen zait adarjotzea dela, gehienetan behintzat.
Ostiralean ere badugu bertso-festa.Ahal den bezalako bertsoak kantatu eta kito. Ez dut inor liluratuko.
Hala ere, jendeak gozatzea lortzen badugu, konforme horrenbestean.

martes, 28 de febrero de 2012

Dunako hygrocybea
Dunako hygrocybea izena jarri diodan honi mikologoek Hygrocybe conicoides izena jarria diote.Conica-ren tankerakoa da, baina errez bereizten dira.

lunes, 20 de febrero de 2012

Hygrophorus russula Hygrophorusetan sendoenetakoa da eta bere orrien arteko tarte motzagatik ezagutzen da. Artadia da bere habitata, hygrophorus askorena bezala, eta urtero azaltzen da
udazkenak aurrera egin ahala. Ez da  jangarria bere zapore mikatza dela medio.
Hygrophorus russula
Hygrophorus roseodiscoideus ere ateratzen da artadian. Esan daiteke bere ezaugarri nagusia  likatsua izatea dela. Orri horiskak eta tartekatuak ditu, eta  txapela leuna eta marroia.
Hygrophorus roseodiscoideus

viernes, 17 de febrero de 2012

Boladak izaten dira perretxiko talde bat zein beste aztertzera garamatzatenak.Batzuetan hygrophorus bila joaten gara garairik aproposenean leku egokiren batera.Ni hasi nintzenean, liburu kanpotarrak nituen erreferentzia moduan.Eta ez nekien zer topatuko nuen.Orain esperientzia eta liburu gehiago ditut sailkapen lanak egiteko.
Hygrophorus leucophaeoilicis
Ikus dezakezuenez, perretxiko honen orriak hygrophorus normal batenak dira; tartekatuak eta dekurrenteak.
Ia kolore zurikoak, txapelaren erdiko tonu marroiska ezik.