sábado, 26 de octubre de 2013

cystolepiota morieri
Posted by Picasa

viernes, 25 de octubre de 2013

Zeren neure burua aere ulertuko banu, arazoaren zati bat konpondua legoke,zenbat horrelako arazo dago ordea? Euskalerrian euskalkiak haina, eta Euskalerrian adina perretxiko motak baino gehiago, errez.
Agaricus pequinii
Gauza ulertezinik  ba al dago?galdera ederra, erantzun zailekoa ordea.Izan ere iruditzen zait batzuek gauza ugari ulertzen dutela, eta beste batzuk, aldiz gutxiago. Batzuek fama dirua eta ondasunak irabazten dituzte,eta  besteek litekeena da hiruretatik inoiz ezer ez  izatea. Asko hitzegiten da kontu askori buruz,hala nola adierazpen askatasuna edo giza-eskubideak. Ni, neu naiz, eta ingurukoek ez nautela ulertzen leporatzen didate,eta ez dakit gogorrena hori den, ala neuk ere nere burua ez ulertzea den
Boletus pinicola
Posted by Picasa

jueves, 24 de octubre de 2013

Haiek ere ez dute ordea beti arrazoia edukiko. Azkenean iruditzen zait pekatu denen errua guk edukiko dugula., eta hala izan gabe ere hala egotziko digutela.

miércoles, 23 de octubre de 2013

Nere gurasoek arrazoia zeukatela uste dut.Hara:25 urte nituenean, orduko bolada batean,(ustez ondo nengoen, baina ez zen hala izango)Unibertsitatean hasi nahi izan nuen eta dirudienez,nere okurrentzia bat baizik ez zen, ezer egingo ez nuela eta.Orain behar bezala egoteko erabaki zuzena izan zen ez dakit,zeren hainbeste gorabehera,istilu eta penaren ondoren, gehiago ikasi ez ezik, lehengoak ahazten ari zaizkit.

martes, 22 de octubre de 2013

Nere bloga, ordea, ez da mikologiakoa bakarrik.Postak nahiko motzak dira,izan ere, gehien dakidanaz ere ez dakit gehiegi,Bestalde,Euskalerria perretxikotan aberats samarra izanagatik,zientziaren beste alor batzuetan gertatzen den bezala,deskribapenak modu errez eta zehatzean egiteko, eragozpenak baditu euskerak.Edo oso ohikoak ez diren hitzak erabili behar izaten ditugu sarritan. Baina euskerak erronka hori  eta gaineruntzeko guztiak gainditzeko gaitasuna dauka.Dunan ateratzen den Inocybe generoko espezieetako bat dakart.Cortinarius generoa espezieetan aberatsena izan arren,sailkapena behar bada zailagoa izan liteke Inocybeena.Dunan bertan badaude hiruzpalau espezie ia bereizi ezinak.

Inocybe sp
Idazten dudan post bakoitzean irudi bat sartzea gustatzen zait.Eta ia beti perretxikoenak sartzen ditut,gehienbat haienak ateratzen baititut.Beste batzuetan, nere ausnarketak eskeintzen ditut, ez dut ordea uste jende gehienarentzat interesgarriak direnik, baina gutxienez idazteko ohitura ez galtzen laguntzen didate.
Perretxikoetara itzulirik, nire nahia identifikazioa eta pare bat aipamen idaztea da.onocybe
Hala ere, jendeari ez dakit ajolako dion idazten dudanak. Ahal banu , horixe izango litzateke nere asmoa, batzutan irudiari hitzak jartzea ere nahiko lan izaten baitut.Irudiko perretxikoak Conocybe generokoak dira.Hala direla jakitea nahiko erreza da,txapel koniko eta orrien koloreagatik. Zein espezietakoak diren jakiteko,aldiz, mikroskopioaren erabilera beharrezkoa da.
Conocybe sp

clavariadelphus

Clavariadelphus pistillaris
Perretxiko honen ezaugarri nabariena bere itxura da,loditzen doan enbor baten modukoa.
Posted by Picasa

miércoles, 9 de octubre de 2013