martes, 30 de septiembre de 2014


jueves, 18 de septiembre de 2014

Euskeraz idazteak ematen dit halako poz bat.Endemas batzuetan etorririk gabe gelditzen naizelako.Irudipena daukat ez dudala gehiegitan egin,ondo pentsatuta ordea, ez dira hain gutxi izan egin ditudan aldiak.Badaude ezintasuna eta etorririk eza nagusitzen diren uneak baina,sufrimendu hori desagertzen denean, ez ta astirik galdu behar datorkidan apurra azaltzeko.

martes, 12 de agosto de 2014

euskalerriko perretxiko jangarrien generoak

Ez nuenez nahi betiko moduko  zaletuentzat iristen zaila litzatekeen zerbait idatzi, beste genero batzuk baztertzen ditudala jakinda ere, gure lurraldean ematen diren genero nagusiak azaldu nahi nituzke,batez ere jendearen interes orokorraren alde.jaitunentzako mikologia urruti geratzen zait.

miércoles, 7 de mayo de 2014


Boletus aestivalis
Jateko dagoen  basoko fruiturik gozenetakoa dela esango balidate, ez neukake ukatzerik. Batez ere bere puntuan harrapatuz gero, janari bikaina da askorentzat.Hala ere, ezartzen diogun presioa dela eta, penagarria litzateke desagertzea gure baso urrietatik.

miércoles, 2 de abril de 2014

Boletus pinicola
Boletus dupainii













Boletus pinicola sukaldaritzan oso preziatua den espeziea da,honek eta beste 3 espeziek osatzen baitute Boletus jangarri onenen multzoa osatzen baitute.Aldamenean daukan espeziea ere, jangarria den arren,ez da hemen jaten direnetakoa. Bere berezitasunak urritasuna eta edertasuna dira, kolore deigarria baitauka.

martes, 1 de abril de 2014

meAskotan, eta, noizbait inork irakurriko zuen moduan, izan zen une bat nire bizitzan, zeina aldatu egin baitzuen.Mundu honetan, Kausa askoren bidez aldatu zaio norabidea askori,baina pentsa, 23 urte pasa eta nahiz eta une hori atzo izan balitz bezala gogoratu ez, zama hori daramat.Nere bizitzan gozatu ditudan uneak ere izan dira, eta denok geure arazoak izaten baditugu ere,zama hori gainean eraman behar izanak kutsu ezkor nabaria ezarri dio orain artekoari,eta gaitz hau hil artekoa da, zoritxarrez.

Idaztea, gustoko ariketa dut, eta hain zuzen, iruditzen zait horretarako behar den ahalmena falta zaidanean ez nagoela ondo.Gurasoek ez ninduten ikastolara bidali hala egin behar zutela uste dudan arren. Hala ere,ez dut uste oraingo bizimodutik urrun egongo litzatekeenik oraingoa, destinoak ez  baitu barkatzen.Eta pentsatzen hasten naizenean tartako tunel ilun haren sarreraz, garai hartako ahalmenez oroitzen naiz leunki:Pitagorasen teoria, permutazioak,trigonometria.Inork joan nahi ez duen lekuan eta pozik; orain bezala baina alderantziz.baina 1986tik aurrera nere ahalmenek beheranzko norantza hartu eta tarteka oso bolada txarrak izaten nituen. Maisu batek psikologoarengana joateko aholkatu zidan, eta hobe kasu egin banio,zeren ez jakin arren zer gertatuko zen, 1992an sortu zitzaidan brotea ez zen hain bortizki aldaztuko ziur aski.
Hura izan zen nere gaitza ukatu nuen unea.Psikiatria oso gai zaila da,orain ez gara esaten hasiko psikiatrek konpromezurik hartzen ez dutenik beren lanarekin, baina ez nintzateke harrituko gutxi batzuek horri ere etekina aterako baliote.

sábado, 1 de marzo de 2014

Belaunketa ez da oso ugalketa era ugaria,baina oso interesgarria da, eta segun ze landare,errez samarra.
http://floresyjardin.es/wp-content/uploads/2010/01/acodo.JPG

martes, 4 de febrero de 2014

Landarerik gehienak sexualki ugaltzen badira ere, ugalketa asexuala ohikoa da batzutan. Horrela, gurasoaren landare berdinak sortzen dira..ugalketa sexualaren abantailak, nahi den bezalako lendareak lortzea da, denbora gutxiagoan gainera.Alabaina,landare hoiek galdu egin daitezke,ugalketa sexualari erabat uzten bazaio.