Bertsotarako badaukat etorria,ez ordea umorezko bertso alaietarako,zeren nire egoera ez baita horiek etortzeko modukoa. Gainera, perretxikotara joan eta lehortea dela medio, ez dago ni animatzekorik.Batzuetan ematen du dena ondo doala, baina orduan ere, dena okertu egiten da.Ia gauza bakarrari diot beldurra,tristurari,frakasoak eragindakoari, baina ziur beste asko egongo direla ohartzen ez banaiz ere. Azkenaldiko ilusio bat ezerezean geratu da, eta ez dut bat ere atsegin porrot horrek utzi nauen egoera. Ia nahiago dut jairik gabeko bizitza. Hartara beharbada ez litzaidake gertatuko arrenkura hori sortarazten didan gauza. Aurreiritziak denok ditugu, hobe ez bageneuzka, inor ez da salbatzen ordea. Baina gizartearen hipokresia kontutan harturik, nik eta nire modukook dauzkagu galtzekoak.
Beno, baina orrialde hau ere pasako da, eta aurrera begiratu beharra dago, nahiz eta kaltea egina dagoen. Pertsona hori pakean utziko dut, eta saiatuko naiz zentzudunagoa izaten. Etorkizuna ilun azaltzen den arren, hobea da iluntasun osoa nabaritzen ez den argi-izpia baino.

No hay comentarios:
Publicar un comentario