Euskalerrian orain ez bezala, lehen gibelurdinekin batera gibelgorriak ere jaten omen ziren.Baina gibelurdinen esparrua oso zabala izanda ere,beste hainbeste edo areago esan daiteke gibelgorrienaz.Hasteko esango nuke gaur egun ez gomendatu arren, gibelgorri jangarri zenbait badaudela.Eta bestalde, hor dago russuletan dagoen araua: Russula mikatzik ez jan, gozoak ordea jangarriak dira.Horregatik, russula gorri jangarriak zeintzu diren ikasi eta jasotzeko beldurra pixkat baztertzen hasi behar genukeelakoan nago, ongi ikasita ordea. Zaporeak, koloreak, usainak...
miércoles, 25 de julio de 2012
martes, 24 de julio de 2012
![]() |
Russula cyanoxantha |
berriz
Pikutara aspermena! Pentsatu dut gogoa jarriz gero aspertzeari bidea itxiko diodala, idazten laguntzen ez didan egonezin honi uko eginez.Idaztea ez dut terapia soilik bezala erabili behar, iruditzen baitzait norbait entretenitu dezakedala bere gustoko zerbait idatziz. Nire nahia hori litzateke. Eta horretarako, betiko moduan, perretxiko artxibora jo behar.
viernes, 13 de julio de 2012
lunes, 9 de julio de 2012
martes, 3 de julio de 2012
Bertsotarako badaukat etorria,ez ordea umorezko bertso alaietarako,zeren nire egoera ez baita horiek etortzeko modukoa. Gainera, perretxikotara joan eta lehortea dela medio, ez dago ni animatzekorik.Batzuetan ematen du dena ondo doala, baina orduan ere, dena okertu egiten da.Ia gauza bakarrari diot beldurra,tristurari,frakasoak eragindakoari, baina ziur beste asko egongo direla ohartzen ez banaiz ere. Azkenaldiko ilusio bat ezerezean geratu da, eta ez dut bat ere atsegin porrot horrek utzi nauen egoera. Ia nahiago dut jairik gabeko bizitza. Hartara beharbada ez litzaidake gertatuko arrenkura hori sortarazten didan gauza. Aurreiritziak denok ditugu, hobe ez bageneuzka, inor ez da salbatzen ordea. Baina gizartearen hipokresia kontutan harturik, nik eta nire modukook dauzkagu galtzekoak.
Beno, baina orrialde hau ere pasako da, eta aurrera begiratu beharra dago, nahiz eta kaltea egina dagoen. Pertsona hori pakean utziko dut, eta saiatuko naiz zentzudunagoa izaten. Etorkizuna ilun azaltzen den arren, hobea da iluntasun osoa nabaritzen ez den argi-izpia baino.
Beno, baina orrialde hau ere pasako da, eta aurrera begiratu beharra dago, nahiz eta kaltea egina dagoen. Pertsona hori pakean utziko dut, eta saiatuko naiz zentzudunagoa izaten. Etorkizuna ilun azaltzen den arren, hobea da iluntasun osoa nabaritzen ez den argi-izpia baino.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)