sábado, 30 de noviembre de 2013

Lactarius sanguifluus
 Harrituta gelditu nintzen Santion esnegorri hazten hasi zirenean.Baina nahiz eta hori gertatu, ez zait iruditzen haien ekoizpena sustatu behar litzatekeenik.

lunes, 25 de noviembre de 2013

Pentsatu, beti pentsatzen dudala uste dut, ez nago ziur ordea. Batzuei hori jakitea erreza dela iruditu arren,ez naiz ari txantxetan.Gutxienez, eta hau garbiago ikusten dut, batzuetan besteetan baino zailtasun geldiago baitut,batzutan motel eta beste batzutan arinegi. Erdiko maila topatzea da sekretua.

domingo, 24 de noviembre de 2013

Izugarri pozten nau gure hizkuntza hartzen ari den bideak.Pena da ezin izango diodala nahi hainbat lagunduko. Hala ere ahalegina sustatu eta eskertu beharra  jende multzo baten jarduna.
Norberak badaki nola dagoen, baina ziur nago askotan ez dugula esaten pentsatzen duguna. Eta mila arrazoi daude horretara behartzen gaituztenak.Zenbaitek beren gabeziak ezkutatu nahi dituztelako, beste batzuk gezurti maltzurrak direlako eta beren nahiak komeni zaien erara erlortu nahi dituztelako.

sábado, 23 de noviembre de 2013

Ideiek hutsegiten didate. Bertsotan aritzean ere,nolabait esateko, ziri-bertso zorrotzak hobeak ateratzen zaizkit, ideiak garatu eta antolatu beharrekoak baino. Hori bakarrik balitz ordea.... zeren arazo latzena etorririk gabe gelditzea baita. Euskeraz idazten ahalegintzen garenok, ordea, horixe dugu alaitzeko arrazoia,hain zuzen ere, hizkuntza . Horretan ahal dugun guztiok jarri behar genuke gure arreta.
Nere goraberen gaitza etorriaren araberakoa dela eta beste arazo batzuek ere eragiten dutela jakin arren,ezer ez da hutsetik sortzen, eta iruditzen zait oroimenean daukadan akatsak eragingo didala..Orain baju xamar nabil, benetan diotsuet, ez dakit adinarekin doaiak galtzen ari naizen edo

miércoles, 20 de noviembre de 2013

Udazkena eta negua

Euskalerrian, udazkena izan arren, iritsi da negu beltza deitzen dioguna. Haize bortitza,euri zaparrada latzak eta kalera joateko gogorik ematen ez duen eguraldia.Horrelako azaroa ez da oso harraroa.Aurtengoak,nere lehengo bideetaruntz itzuli nau, non perretxikoen azterketa jarduerak gaina hartu dion besteari.alegia jatekoenari. Egia esan, itzultzeko arrazoi bat, bat haina gustatzen zaidala bestea da.Halere,aztertzek baitenzeo alorrean aritzen direnek, jokabide nobleagoa dutelakoan nago.Edo agian beste era batekoa.Hala ere,ikertzailerik ez balego, inork jan ote lezake perretxikorik? Bietan egon daitezke bai  haserreak eta disputak, baina nere ikuspegitik, gizakeriek ez dute izenik " depredatzaile" en inguruan.Ez dut esango onddo batzuk hartzera joango ez naizenik baina zenbaiten portaerak kontatzekoak ez dira.
Bitartean ,ziurtatzen dudana da beste adarretik ez naizela eroriko, kontuak kontu.