viernes, 17 de febrero de 2012

Boladak izaten dira perretxiko talde bat zein beste aztertzera garamatzatenak.Batzuetan hygrophorus bila joaten gara garairik aproposenean leku egokiren batera.Ni hasi nintzenean, liburu kanpotarrak nituen erreferentzia moduan.Eta ez nekien zer topatuko nuen.Orain esperientzia eta liburu gehiago ditut sailkapen lanak egiteko.
Hygrophorus leucophaeoilicis
Ikus dezakezuenez, perretxiko honen orriak hygrophorus normal batenak dira; tartekatuak eta dekurrenteak.
Ia kolore zurikoak, txapelaren erdiko tonu marroiska ezik.

sábado, 4 de febrero de 2012

lehengo lepotik onddoa

Badakit perretxikotaz gauza asko falta zaizkidala ikasteko, baina oraindik horretan jarraitzeko gogorik ez zait joan. Beharbada lehengo eran ez dut ikusiko mikologia,nahiz eta uste dudan norabide horren aldaketa onuragarria dudala eta kasi benharrezkoa .Aro berri honetan perretxikoen hazkuntzan hasi nahi nuke. Ea gogoz
ekin eta itxurazko lanik egin dezakegun.
Zenbait perretxiko kultibatzen direla jakinekoa da,horiekin hasi beharko dugu, noski. Espezie horiek naturatik ateratakoak dira, eta batzuk ikusi ditugu beren kasa jaiota. irudiko Agaricus bittorquis-ak bezala 

jueves, 2 de febrero de 2012

Hotz  handia egiten du,hemen neguan ere ohikoa izaten dena baino handiagoa, zitala.Niri dakit onerako edo txarrerako eragiten didan, eta ezta perretxikoei ere.Gau ere ekarri didate txiki bat. Ezin izan dut perretxiko horren argazkirik atera, baina udaberriko zizaren tankera hartu diot.Beste argazki batzuk erakutsiko dizkizuet
Calocybe gambosa (Udaberriko ziza)
Perretxiko hori konfunditzekotan,Entoloma lividum toxikoarekin konfunditzen da, eta nik iazko udan ikusi 
nituen zizen tankera eta usain berbera zituzten entoloma batzuk, eta hortik sortu da nire zalantza.Zeren zalantzak
maltzurrak dira perretxikoen munduan. Hala ere argitu beharra  dago zalantza hori espeziearen kalitateagatik,eta ale zaharragoak aztertzeko aukera baitago.Dena den, zalantza ez da oso bihurria, eta ia ziur nago Uztapide-ren ustez onena omen den hori izango dela.

domingo, 29 de enero de 2012

Urte hontan perretxiko asko izan da, gehienak denboraldi amaialdean gehien irteten  direnean urri izan baitziren
Horrek aukera eman dit perretxiko berriak sailkatzeko eta  jateko aukera zenean probatzeko ere bai.Pozoitsuak, jangarriak, baliogabeak, denetaz gozatu ahal izan neguan ere, eta martxa honetan denboraldi bat bestearekin lotuko da, etenaldirik gabe.Urtarrilean tope ibili naiz,hilabete horretan izan nuelarik irudiko perretxikoa aurkitzeko.Agaricus augustus bat da,eta mardula.. Inoiz ez nuen perretxiko klase hori leku horretan topatu, are gutxiago garai horretan.