Egun politta.Txanpinoi eta niskalo mordoska.Silvatycus,arvensis eta deliciosus
lunes, 5 de noviembre de 2012
Rozites caperata Perretxiko hau ez dut askotan ikusteko aukera eduki,baina ikusi nuenean, berehala etorri zitzaidan gogora zer zen.Ez hori bakarrik,jangarria zelako errezeloa ere banuen.Jan nuenean, ez zitzaidan iruditu perretxikorik onenetan sartzeko modukoa, jateko modukoa bai ordea. Ezagutzeko erreza da, bere kolore horiska eta eraztun bereziagatik
Amanita vittadinii Duela pare bat urte edo, espezie honetako ale batzuk topatu nituen Galarreta baserriaren ondoan.Aurten berriz, Xarrondoko zelaietan. Nerer ustez, aipatzeko moduko aurkikuntzak dira biak ere.