jueves, 2 de febrero de 2012

Hotz  handia egiten du,hemen neguan ere ohikoa izaten dena baino handiagoa, zitala.Niri dakit onerako edo txarrerako eragiten didan, eta ezta perretxikoei ere.Gau ere ekarri didate txiki bat. Ezin izan dut perretxiko horren argazkirik atera, baina udaberriko zizaren tankera hartu diot.Beste argazki batzuk erakutsiko dizkizuet
Calocybe gambosa (Udaberriko ziza)
Perretxiko hori konfunditzekotan,Entoloma lividum toxikoarekin konfunditzen da, eta nik iazko udan ikusi 
nituen zizen tankera eta usain berbera zituzten entoloma batzuk, eta hortik sortu da nire zalantza.Zeren zalantzak
maltzurrak dira perretxikoen munduan. Hala ere argitu beharra  dago zalantza hori espeziearen kalitateagatik,eta ale zaharragoak aztertzeko aukera baitago.Dena den, zalantza ez da oso bihurria, eta ia ziur nago Uztapide-ren ustez onena omen den hori izango dela.

domingo, 29 de enero de 2012

Urte hontan perretxiko asko izan da, gehienak denboraldi amaialdean gehien irteten  direnean urri izan baitziren
Horrek aukera eman dit perretxiko berriak sailkatzeko eta  jateko aukera zenean probatzeko ere bai.Pozoitsuak, jangarriak, baliogabeak, denetaz gozatu ahal izan neguan ere, eta martxa honetan denboraldi bat bestearekin lotuko da, etenaldirik gabe.Urtarrilean tope ibili naiz,hilabete horretan izan nuelarik irudiko perretxikoa aurkitzeko.Agaricus augustus bat da,eta mardula.. Inoiz ez nuen perretxiko klase hori leku horretan topatu, are gutxiago garai horretan.

sábado, 28 de enero de 2012

Alnicola submellinoides(kuhner)Kuhner& Romagnesii
 Nire baratza ez da oso emankorra eguzkia zuhaitzek estaltzen baitiote, eta ez dakit zuhaitzen bat kendu ezean jarraitzerik merezi ote duen hain emaitza kaskarrak lortzekotan. Hala ere, leku oparoa eta berezia du ondoan, perretxiko txit bereziak ateratzen direna.
Honako argazki hau hantxe atera nuen, eta mikroskopioan begiratu arte ez nekien zer izango zen.
Baina Alnicola bat aukeren artean zegoela susmatzen nuen.KORTINARIAL-etako jenero honek, espezie ugari ditu, asko mikroskopioaz soilik bereiz daitezkeenak.Generoaren izenak altzeko biztanle esan nahi du eta gehientsuenak habitata hor dute, altz edo sahats inguruetan.

Hygrocybe clorophana



sábado, 17 de diciembre de 2011

Udazkena badoa eta laster utziko dio lekua neguari, baina elurterik ez bada oraindik zerbait atera daiteke.Urte osoan ateratzen direnak ez ezik, badaude batzuek negua maiteago dutenak uda baino Artadian Cortinarius
 Cortinarius caerulescentium
batzuk atera dira, eta batzuek ezin ditut identifikatu, baina  ateratzen diren zenbait ateratzeke daunde oraindik.

domingo, 11 de diciembre de 2011

Cuphophyllus colemmanianus(Blox.ap.Bk.-Br.)Bon
Hygrophoraceen familiko espezie hau ez da oso arrunta gure bailaran.Cuphophyllus pratensis eta Cuphophyllus niveus askoz ere arruntagoak dira, baina kolorean errez bereizten dira, horiek laranja eta zuria direlarik, colemmanianus-a marroiska den bitartean.
Cuphophyllus pratensis(Pers.:Fr)Bon

viernes, 9 de diciembre de 2011

Flammulina velutipes(Curtis:Fr.)Sing
Mikologia-zale bati zaila da perretxikoei argazkiak ateratzea . Horrek, hau da, teknologiak aukera hori emateak, bide asko zabaltzen dizkio perretxikoak aztertu eta bide atez argazkigintzaren teknikak hobetzen ikasteko. Kamararen kalitateak ere badu eragina, baina norberak ere bere aldetik jarri behar du, argazkia artelan bihurtuz. Ez da horretara mugatzen ordea mikologoaren zeregina. Bere asmo nagusia espezieak bereiztea da.Horretarako, beste aparailu baten laguntza behar du,mikroskopioarena, alegia.

Cuphophyllus pratensis(Pers.:Fries)Bon
Nabaritzen da denboraldiaren amaierara  iristen ari garela, zeren une hauetan  garai horretako  perretxikoak ikusten ari bainaiz.Hemendik aurrera zaila izango da, egia esateko ezinezkoa, kuletoa bezalako perretxikoak aurkitzea.. Horretarako, argazkia ikusi eta udaren zain egotearekin konformatu beharko dugu.



Kuletoa,Amanita caesarea(Scop.: Fries)Pers