sábado, 30 de noviembre de 2013
lunes, 25 de noviembre de 2013
Pentsatu, beti pentsatzen dudala uste dut, ez nago ziur ordea. Batzuei hori jakitea erreza dela iruditu arren,ez naiz ari txantxetan.Gutxienez, eta hau garbiago ikusten dut, batzuetan besteetan baino zailtasun geldiago baitut,batzutan motel eta beste batzutan arinegi. Erdiko maila topatzea da sekretua.
domingo, 24 de noviembre de 2013
sábado, 23 de noviembre de 2013
Ideiek hutsegiten didate. Bertsotan aritzean ere,nolabait esateko, ziri-bertso zorrotzak hobeak ateratzen zaizkit, ideiak garatu eta antolatu beharrekoak baino. Hori bakarrik balitz ordea.... zeren arazo latzena etorririk gabe gelditzea baita. Euskeraz idazten ahalegintzen garenok, ordea, horixe dugu alaitzeko arrazoia,hain zuzen ere, hizkuntza . Horretan ahal dugun guztiok jarri behar genuke gure arreta.
miércoles, 20 de noviembre de 2013
Udazkena eta negua
Euskalerrian, udazkena izan arren, iritsi da negu beltza deitzen dioguna. Haize bortitza,euri zaparrada latzak eta kalera joateko gogorik ematen ez duen eguraldia.Horrelako azaroa ez da oso harraroa.Aurtengoak,nere lehengo bideetaruntz itzuli nau, non perretxikoen azterketa jarduerak gaina hartu dion besteari.alegia jatekoenari. Egia esan, itzultzeko arrazoi bat, bat haina gustatzen zaidala bestea da.Halere,aztertzek baitenzeo alorrean aritzen direnek, jokabide nobleagoa dutelakoan nago.Edo agian beste era batekoa.Hala ere,ikertzailerik ez balego, inork jan ote lezake perretxikorik? Bietan egon daitezke bai haserreak eta disputak, baina nere ikuspegitik, gizakeriek ez dute izenik " depredatzaile" en inguruan.Ez dut esango onddo batzuk hartzera joango ez naizenik baina zenbaiten portaerak kontatzekoak ez dira.
Bitartean ,ziurtatzen dudana da beste adarretik ez naizela eroriko, kontuak kontu.
Bitartean ,ziurtatzen dudana da beste adarretik ez naizela eroriko, kontuak kontu.
lunes, 18 de noviembre de 2013
Neri gertatzen zaidan moduan,besteek idazten dutena inork irakurtzea atsegin izango dute, noski. Zer helburu izango luke bestela? Zerbait esateagatik, terapia egitea, ondo sentitzea,izan liteke bat.Horrek ordea ez du funts handirik.Hala ere,idazteko ahalmenak gorabera asko du nagoen egoeraren arabera.Perretxikoak bezalakoa izango naiz. Sarritan ugaria eta besteetan urria. Poza ere halakoa izaten da, alajaina!Batetik zein bestetik datorren jarioak poztu egiten nau, eta eskasiak goibeldu.
Inocybe adaequata |
sábado, 2 de noviembre de 2013
Suscribirse a:
Entradas (Atom)