Google+ Followers

fungi

martes, 30 de septiembre de 2014


jueves, 18 de septiembre de 2014

Euskeraz idazteak ematen dit halako poz bat.Endemas batzuetan etorririk gabe gelditzen naizelako.Irudipena daukat ez dudala gehiegitan egin,ondo pentsatuta ordea, ez dira hain gutxi izan egin ditudan aldiak.Badaude ezintasuna eta etorririk eza nagusitzen diren uneak baina,sufrimendu hori desagertzen denean, ez ta astirik galdu behar datorkidan apurra azaltzeko.

martes, 12 de agosto de 2014

euskalerriko perretxiko jangarrien generoak

Ez nuenez nahi betiko moduko  zaletuentzat iristen zaila litzatekeen zerbait idatzi, beste genero batzuk baztertzen ditudala jakinda ere, gure lurraldean ematen diren genero nagusiak azaldu nahi nituzke,batez ere jendearen interes orokorraren alde.jaitunentzako mikologia urruti geratzen zait.

miércoles, 7 de mayo de 2014


Boletus aestivalis
Jateko dagoen  basoko fruiturik gozenetakoa dela esango balidate, ez neukake ukatzerik. Batez ere bere puntuan harrapatuz gero, janari bikaina da askorentzat.Hala ere, ezartzen diogun presioa dela eta, penagarria litzateke desagertzea gure baso urrietatik.

miércoles, 2 de abril de 2014

Boletus pinicola
Boletus dupainii













Boletus pinicola sukaldaritzan oso preziatua den espeziea da,honek eta beste 3 espeziek osatzen baitute Boletus jangarri onenen multzoa osatzen baitute.Aldamenean daukan espeziea ere, jangarria den arren,ez da hemen jaten direnetakoa. Bere berezitasunak urritasuna eta edertasuna dira, kolore deigarria baitauka.