lunes, 30 de septiembre de 2013

 Russula delica bere taldeko espezie ezagunena da.Beste batzuk chloroides eta pallidospora dira.Kolore zuriskak nagusi dira talde honetan
Posted by Picasa

miércoles, 25 de septiembre de 2013

 perretxikoen ezaugarriei erreparatuz asko ikasten da.Bai begiz edo senez,bai hitzez. Nik esango nuke perretxiko bat ikusi eta begietatik sartzen zaion modutik asko dakiten perretxikozaleak badaudela.Hala ere, kontuan hartu behar genuke, liburuko argazkiak ikusi ez ezik, deskribapenak ere irakurtzeko direla, duela urte batzuk  Laskibar mikologoak aitortu zuen moduan.
Eta hala ere kontua ez da hain erreza, espezie batzuk bereizteko mikrokospioa beharrezkoa baita.Irudiko perretxikoak nabari da arvensis taldekoak direla,mikroskopioa erabiliz espeziea bera ez dela ikus daiteke ordea, jateko ia berdina den nivescens baizik.

lunes, 23 de septiembre de 2013


Jende askorentzat niskaloa edo pinu-perretxikua preziatua da sukaldaritzarako. Beste batzuek aldiz, gorrotoa diote, gehienez ere bigarren mailako jangarria edo eskasagoa dela diotelarik.Niskaloaren izen zientifikoa Lactarius deliciosus askorentzat hain zapore bikaina ez eduki arren.Gustu ezberdinak egotea normala da, baina onartu beharra dago orokorrean,kulturak eta ohiturek ere garrantzia badutela gustu hoiei eraginez.
,
Posted by Picasa
Posted by Picasa

domingo, 22 de septiembre de 2013

Lepiota alba

Lepiota alba
Lepiota hauek txiki samarren artean koka litezke, txapela 10zm baino txikiagoa dutelako. Gainera, ez dute eraztun garaturik,edo Makrolepiota-ek bezala.
Lepioten ahaide hurbilak dira Leucoagaricus-ak,eta hauetako batzuek gainetik begiratuta txanpinoien modukoak direnak.Lehen jende askok nahasten zituen, eta jan ere egingo zituzten,ez da ordea gomendagarria, jatea, uztea baizik.Leucoagaricus zuri asko daude,eta haiek jateak ez du inolako ziurtasunik.
Posted by Picasa

Lepiota txikiak oso arriskutsuak dira.Helveola espeziea omen da pozoitsuena, hilgarriak nahiz susmagarriak denak dira ordea(Txikien artean.)Horren berri izan behar lukete galanpernak biltzen dituztenek,nahiz eta tamaina handiko galanperna pozoitsuak hilgarriak ez izan.Hala ere, gomendio orokorra,hamar zm baino diametro txikiagokoak ez jatea da.

Lepiota helveola

Posted by Picasa
Agaricus campestris
Posted by Picasa
Posted by Picasa
Agaricus augustus-ek duen usain berezia elur- bola edo Agaricus arvensis perretxikoak daukanarekin alderatu daiteke.Biak ere kalitate onekoak izan arren, sarritan, gehiegi ez jatea gomendatzen da Agaricus generoko perretxikoak, txanpinoiak.Txapel zuria edo marroiska duten txanpinoiak daude,baina bietan, pozoitsutzat jo daitezkeenak ere badaude.Ezagunena zuria da, xanthoderma izenekoa. Pozoitsuen talde honen ezaugarri nagusia, igurztean hartzen duen kolore hori horia da.usain txarra ere erabiltzen da bereizteko.
Posted by Picasa

viernes, 13 de septiembre de 2013

Hygrophoropsis aurantiaca
 batzuek perretxiko hau ziza horiaz nahasten dute. Esperientzia hartuz gero, ordea laster ikasten da bereizten.Jangarri onak tolesduren tankerako orriak ditu,irudikoak berriz orri arruntak.
Posted by Picasa
 Ramaria eta bere inguruko generoak sailkatzea zaila da adituentzat ere.Eta neretzat ere hala dira, ez naiz aditua eta.Ez naiz ausartzen irudiko Ramariaren generoa zehazten,datu asko falta baitzaizkit
Posted by Picasa