miércoles, 25 de julio de 2012

Euskalerrian orain ez bezala, lehen gibelurdinekin batera gibelgorriak ere jaten omen ziren.Baina gibelurdinen esparrua oso zabala izanda ere,beste hainbeste edo areago esan daiteke gibelgorrienaz.Hasteko esango nuke gaur egun ez gomendatu arren, gibelgorri jangarri zenbait badaudela.Eta bestalde, hor dago russuletan dagoen araua: Russula mikatzik ez jan, gozoak ordea jangarriak dira.Horregatik, russula gorri jangarriak zeintzu diren ikasi eta jasotzeko beldurra pixkat baztertzen hasi behar genukeelakoan nago, ongi ikasita ordea. Zaporeak, koloreak, usainak...

martes, 24 de julio de 2012


Russula cyanoxantha
Perretxiko klase honi batzuk gibelurdina deitzen diote, beste batzuk urritza. Russula bat gibelurdinen artean sailkatzea erreza da esperientzi pixkatekin,eta garrantzitsuena koloreak dira.Cyanoxantha barietate nagusia more morea da.Virescens espeziea berriz,  da, ezkata antzeko orban berdeez hornitua.

berriz

Pikutara aspermena! Pentsatu dut gogoa jarriz gero aspertzeari bidea itxiko  diodala, idazten laguntzen ez didan egonezin honi uko eginez.Idaztea ez dut terapia soilik bezala erabili behar, iruditzen baitzait norbait entretenitu dezakedala bere gustoko  zerbait idatziz. Nire nahia hori litzateke. Eta horretarako, betiko moduan, perretxiko artxibora jo behar.

viernes, 13 de julio de 2012

Boletus aemilii
Boletus aemillii ez da oso arrunta.Kirten oso laburra dauka. Poro horiak ditu, ukitzean urdindu egiten direnak.Kirte horia du,  sarerik gabea. Txapela berriz gorriska da.




Lilurarik ez. Ez dago itzultzerik. Ez denboraz eta ez lekuz.Gauzak erabat okertu zirenez geroztik gorabeherak izan dira, baina jakina da sormen hartara ez garela itzuliko. Zerbait egin nahiak garamatza zerbait uste duguna   adieraztera.
Boletus calopus
Perretxiko hau arrunta da haritz eta pago basoetan.Ezagutzen erreza da,sareska du kirtenean; honen goikaldea horia da eta beherago gorria. Txapela grisaska argia dauka eta hodi horiak.Bere zaporea erabat garratza da, beraz, ez da jangarria.

martes, 3 de julio de 2012



Bertsotarako badaukat etorria,ez ordea umorezko bertso alaietarako,zeren nire egoera  ez baita  horiek etortzeko modukoa. Gainera, perretxikotara joan eta lehortea dela medio, ez dago ni animatzekorik.Batzuetan ematen du dena ondo doala, baina orduan ere, dena okertu egiten da.Ia gauza bakarrari diot beldurra,tristurari,frakasoak eragindakoari, baina ziur beste asko egongo  direla ohartzen ez banaiz ere. Azkenaldiko ilusio bat ezerezean geratu da, eta ez dut bat ere atsegin porrot horrek utzi nauen egoera. Ia nahiago dut jairik gabeko bizitza. Hartara beharbada  ez litzaidake gertatuko arrenkura hori sortarazten didan gauza. Aurreiritziak denok ditugu, hobe ez bageneuzka, inor ez da salbatzen ordea. Baina gizartearen hipokresia kontutan harturik, nik eta nire modukook dauzkagu galtzekoak.
Beno, baina orrialde hau ere pasako da, eta aurrera begiratu beharra dago, nahiz eta kaltea egina dagoen. Pertsona hori pakean utziko dut, eta saiatuko naiz zentzudunagoa izaten. Etorkizuna ilun  azaltzen den arren, hobea da iluntasun osoa nabaritzen ez den argi-izpia baino.