martes, 22 de octubre de 2013

Nere bloga, ordea, ez da mikologiakoa bakarrik.Postak nahiko motzak dira,izan ere, gehien dakidanaz ere ez dakit gehiegi,Bestalde,Euskalerria perretxikotan aberats samarra izanagatik,zientziaren beste alor batzuetan gertatzen den bezala,deskribapenak modu errez eta zehatzean egiteko, eragozpenak baditu euskerak.Edo oso ohikoak ez diren hitzak erabili behar izaten ditugu sarritan. Baina euskerak erronka hori  eta gaineruntzeko guztiak gainditzeko gaitasuna dauka.Dunan ateratzen den Inocybe generoko espezieetako bat dakart.Cortinarius generoa espezieetan aberatsena izan arren,sailkapena behar bada zailagoa izan liteke Inocybeena.Dunan bertan badaude hiruzpalau espezie ia bereizi ezinak.

Inocybe sp
Idazten dudan post bakoitzean irudi bat sartzea gustatzen zait.Eta ia beti perretxikoenak sartzen ditut,gehienbat haienak ateratzen baititut.Beste batzuetan, nere ausnarketak eskeintzen ditut, ez dut ordea uste jende gehienarentzat interesgarriak direnik, baina gutxienez idazteko ohitura ez galtzen laguntzen didate.
Perretxikoetara itzulirik, nire nahia identifikazioa eta pare bat aipamen idaztea da.onocybe
Hala ere, jendeari ez dakit ajolako dion idazten dudanak. Ahal banu , horixe izango litzateke nere asmoa, batzutan irudiari hitzak jartzea ere nahiko lan izaten baitut.Irudiko perretxikoak Conocybe generokoak dira.Hala direla jakitea nahiko erreza da,txapel koniko eta orrien koloreagatik. Zein espezietakoak diren jakiteko,aldiz, mikroskopioaren erabilera beharrezkoa da.
Conocybe sp

clavariadelphus

Clavariadelphus pistillaris
Perretxiko honen ezaugarri nabariena bere itxura da,loditzen doan enbor baten modukoa.
Posted by Picasa