domingo, 22 de diciembre de 2013


Inocybe adaequata
 Oro har, Inocybe generoa izaten da bere espezieak sailkatzea zailena den jeneroa.Espezie ugari dira gainera.Askotan mikroskopioa erabiliagatik,ia ezinezkoa izaten da diagnostiko zehatza ematea. Beste batzuetan ordea,laguntza ederra ematen du hark.
Posted by Picasa

jueves, 12 de diciembre de 2013

                                        Tricholoma stans 
Talde honetako tricholoma batzuk nahko arruntak dira. Kolore berdintsua daukaten perretxiko hauetatik, bat bera ere ez da jangarria
Posted by Picasa
 Perretxiko batzuk, hain bereziak hadira non ez zaigun iruditzen hala  direnik.Irudikoak Geoglossum cookeianum du izena.Habitat bereziak gogoko ditu, eta nik Zumaiako dunetan hiru bat aldiz topatu dut.Antzekoak badaude, baina nik espezie hau bakarrik aurkitu dut.
Posted by Picasa

sábado, 30 de noviembre de 2013

Lactarius sanguifluus
 Harrituta gelditu nintzen Santion esnegorri hazten hasi zirenean.Baina nahiz eta hori gertatu, ez zait iruditzen haien ekoizpena sustatu behar litzatekeenik.

lunes, 25 de noviembre de 2013

Pentsatu, beti pentsatzen dudala uste dut, ez nago ziur ordea. Batzuei hori jakitea erreza dela iruditu arren,ez naiz ari txantxetan.Gutxienez, eta hau garbiago ikusten dut, batzuetan besteetan baino zailtasun geldiago baitut,batzutan motel eta beste batzutan arinegi. Erdiko maila topatzea da sekretua.

domingo, 24 de noviembre de 2013

Izugarri pozten nau gure hizkuntza hartzen ari den bideak.Pena da ezin izango diodala nahi hainbat lagunduko. Hala ere ahalegina sustatu eta eskertu beharra  jende multzo baten jarduna.
Norberak badaki nola dagoen, baina ziur nago askotan ez dugula esaten pentsatzen duguna. Eta mila arrazoi daude horretara behartzen gaituztenak.Zenbaitek beren gabeziak ezkutatu nahi dituztelako, beste batzuk gezurti maltzurrak direlako eta beren nahiak komeni zaien erara erlortu nahi dituztelako.

sábado, 23 de noviembre de 2013

Ideiek hutsegiten didate. Bertsotan aritzean ere,nolabait esateko, ziri-bertso zorrotzak hobeak ateratzen zaizkit, ideiak garatu eta antolatu beharrekoak baino. Hori bakarrik balitz ordea.... zeren arazo latzena etorririk gabe gelditzea baita. Euskeraz idazten ahalegintzen garenok, ordea, horixe dugu alaitzeko arrazoia,hain zuzen ere, hizkuntza . Horretan ahal dugun guztiok jarri behar genuke gure arreta.
Nere goraberen gaitza etorriaren araberakoa dela eta beste arazo batzuek ere eragiten dutela jakin arren,ezer ez da hutsetik sortzen, eta iruditzen zait oroimenean daukadan akatsak eragingo didala..Orain baju xamar nabil, benetan diotsuet, ez dakit adinarekin doaiak galtzen ari naizen edo

miércoles, 20 de noviembre de 2013

Udazkena eta negua

Euskalerrian, udazkena izan arren, iritsi da negu beltza deitzen dioguna. Haize bortitza,euri zaparrada latzak eta kalera joateko gogorik ematen ez duen eguraldia.Horrelako azaroa ez da oso harraroa.Aurtengoak,nere lehengo bideetaruntz itzuli nau, non perretxikoen azterketa jarduerak gaina hartu dion besteari.alegia jatekoenari. Egia esan, itzultzeko arrazoi bat, bat haina gustatzen zaidala bestea da.Halere,aztertzek baitenzeo alorrean aritzen direnek, jokabide nobleagoa dutelakoan nago.Edo agian beste era batekoa.Hala ere,ikertzailerik ez balego, inork jan ote lezake perretxikorik? Bietan egon daitezke bai  haserreak eta disputak, baina nere ikuspegitik, gizakeriek ez dute izenik " depredatzaile" en inguruan.Ez dut esango onddo batzuk hartzera joango ez naizenik baina zenbaiten portaerak kontatzekoak ez dira.
Bitartean ,ziurtatzen dudana da beste adarretik ez naizela eroriko, kontuak kontu.

lunes, 18 de noviembre de 2013

Neri gertatzen zaidan moduan,besteek idazten dutena inork irakurtzea atsegin izango dute, noski. Zer helburu izango luke bestela? Zerbait esateagatik, terapia egitea, ondo sentitzea,izan liteke bat.Horrek ordea ez du funts handirik.Hala ere,idazteko ahalmenak gorabera asko du nagoen egoeraren arabera.Perretxikoak bezalakoa izango naiz. Sarritan ugaria eta besteetan urria. Poza ere halakoa izaten da, alajaina!Batetik zein bestetik datorren jarioak poztu egiten nau, eta eskasiak goibeldu.
Inocybe adaequata
Baina sarritan aipatzen dugun bezala, perretxikoen artean jan daitezkeenak eta ezin direnak bereizi behar dira.Arrazoi asko egon daitezke pozoinketa gehiago edo gutxiago izateko, kasualitatea ere tarteko dela, baina nire ustea da jende askok lau espezie ezagutzen dituela et a hoiekin ibiltz Norberak jarri behar dio muga bere ezagutzari, zuhurra izatea ez baita inoiz txarra. 

viernes, 25 de octubre de 2013

Zeren neure burua aere ulertuko banu, arazoaren zati bat konpondua legoke,zenbat horrelako arazo dago ordea? Euskalerrian euskalkiak haina, eta Euskalerrian adina perretxiko motak baino gehiago, errez.
Agaricus pequinii
Gauza ulertezinik  ba al dago?galdera ederra, erantzun zailekoa ordea.Izan ere iruditzen zait batzuek gauza ugari ulertzen dutela, eta beste batzuk, aldiz gutxiago. Batzuek fama dirua eta ondasunak irabazten dituzte,eta  besteek litekeena da hiruretatik inoiz ezer ez  izatea. Asko hitzegiten da kontu askori buruz,hala nola adierazpen askatasuna edo giza-eskubideak. Ni, neu naiz, eta ingurukoek ez nautela ulertzen leporatzen didate,eta ez dakit gogorrena hori den, ala neuk ere nere burua ez ulertzea den
Boletus pinicola
Posted by Picasa

jueves, 24 de octubre de 2013

Haiek ere ez dute ordea beti arrazoia edukiko. Azkenean iruditzen zait pekatu denen errua guk edukiko dugula., eta hala izan gabe ere hala egotziko digutela.

miércoles, 23 de octubre de 2013

Nere gurasoek arrazoia zeukatela uste dut.Hara:25 urte nituenean, orduko bolada batean,(ustez ondo nengoen, baina ez zen hala izango)Unibertsitatean hasi nahi izan nuen eta dirudienez,nere okurrentzia bat baizik ez zen, ezer egingo ez nuela eta.Orain behar bezala egoteko erabaki zuzena izan zen ez dakit,zeren hainbeste gorabehera,istilu eta penaren ondoren, gehiago ikasi ez ezik, lehengoak ahazten ari zaizkit.

martes, 22 de octubre de 2013

Nere bloga, ordea, ez da mikologiakoa bakarrik.Postak nahiko motzak dira,izan ere, gehien dakidanaz ere ez dakit gehiegi,Bestalde,Euskalerria perretxikotan aberats samarra izanagatik,zientziaren beste alor batzuetan gertatzen den bezala,deskribapenak modu errez eta zehatzean egiteko, eragozpenak baditu euskerak.Edo oso ohikoak ez diren hitzak erabili behar izaten ditugu sarritan. Baina euskerak erronka hori  eta gaineruntzeko guztiak gainditzeko gaitasuna dauka.Dunan ateratzen den Inocybe generoko espezieetako bat dakart.Cortinarius generoa espezieetan aberatsena izan arren,sailkapena behar bada zailagoa izan liteke Inocybeena.Dunan bertan badaude hiruzpalau espezie ia bereizi ezinak.

Inocybe sp
Idazten dudan post bakoitzean irudi bat sartzea gustatzen zait.Eta ia beti perretxikoenak sartzen ditut,gehienbat haienak ateratzen baititut.Beste batzuetan, nere ausnarketak eskeintzen ditut, ez dut ordea uste jende gehienarentzat interesgarriak direnik, baina gutxienez idazteko ohitura ez galtzen laguntzen didate.
Perretxikoetara itzulirik, nire nahia identifikazioa eta pare bat aipamen idaztea da.onocybe
Hala ere, jendeari ez dakit ajolako dion idazten dudanak. Ahal banu , horixe izango litzateke nere asmoa, batzutan irudiari hitzak jartzea ere nahiko lan izaten baitut.Irudiko perretxikoak Conocybe generokoak dira.Hala direla jakitea nahiko erreza da,txapel koniko eta orrien koloreagatik. Zein espezietakoak diren jakiteko,aldiz, mikroskopioaren erabilera beharrezkoa da.
Conocybe sp

clavariadelphus

Clavariadelphus pistillaris
Perretxiko honen ezaugarri nabariena bere itxura da,loditzen doan enbor baten modukoa.
Posted by Picasa

miércoles, 9 de octubre de 2013

lunes, 30 de septiembre de 2013

 Russula delica bere taldeko espezie ezagunena da.Beste batzuk chloroides eta pallidospora dira.Kolore zuriskak nagusi dira talde honetan
Posted by Picasa

miércoles, 25 de septiembre de 2013

 perretxikoen ezaugarriei erreparatuz asko ikasten da.Bai begiz edo senez,bai hitzez. Nik esango nuke perretxiko bat ikusi eta begietatik sartzen zaion modutik asko dakiten perretxikozaleak badaudela.Hala ere, kontuan hartu behar genuke, liburuko argazkiak ikusi ez ezik, deskribapenak ere irakurtzeko direla, duela urte batzuk  Laskibar mikologoak aitortu zuen moduan.
Eta hala ere kontua ez da hain erreza, espezie batzuk bereizteko mikrokospioa beharrezkoa baita.Irudiko perretxikoak nabari da arvensis taldekoak direla,mikroskopioa erabiliz espeziea bera ez dela ikus daiteke ordea, jateko ia berdina den nivescens baizik.

lunes, 23 de septiembre de 2013


Jende askorentzat niskaloa edo pinu-perretxikua preziatua da sukaldaritzarako. Beste batzuek aldiz, gorrotoa diote, gehienez ere bigarren mailako jangarria edo eskasagoa dela diotelarik.Niskaloaren izen zientifikoa Lactarius deliciosus askorentzat hain zapore bikaina ez eduki arren.Gustu ezberdinak egotea normala da, baina onartu beharra dago orokorrean,kulturak eta ohiturek ere garrantzia badutela gustu hoiei eraginez.
,
Posted by Picasa
Posted by Picasa

domingo, 22 de septiembre de 2013

Lepiota alba

Lepiota alba
Lepiota hauek txiki samarren artean koka litezke, txapela 10zm baino txikiagoa dutelako. Gainera, ez dute eraztun garaturik,edo Makrolepiota-ek bezala.
Lepioten ahaide hurbilak dira Leucoagaricus-ak,eta hauetako batzuek gainetik begiratuta txanpinoien modukoak direnak.Lehen jende askok nahasten zituen, eta jan ere egingo zituzten,ez da ordea gomendagarria, jatea, uztea baizik.Leucoagaricus zuri asko daude,eta haiek jateak ez du inolako ziurtasunik.
Posted by Picasa

Lepiota txikiak oso arriskutsuak dira.Helveola espeziea omen da pozoitsuena, hilgarriak nahiz susmagarriak denak dira ordea(Txikien artean.)Horren berri izan behar lukete galanpernak biltzen dituztenek,nahiz eta tamaina handiko galanperna pozoitsuak hilgarriak ez izan.Hala ere, gomendio orokorra,hamar zm baino diametro txikiagokoak ez jatea da.

Lepiota helveola

Posted by Picasa
Agaricus campestris
Posted by Picasa
Posted by Picasa
Agaricus augustus-ek duen usain berezia elur- bola edo Agaricus arvensis perretxikoak daukanarekin alderatu daiteke.Biak ere kalitate onekoak izan arren, sarritan, gehiegi ez jatea gomendatzen da Agaricus generoko perretxikoak, txanpinoiak.Txapel zuria edo marroiska duten txanpinoiak daude,baina bietan, pozoitsutzat jo daitezkeenak ere badaude.Ezagunena zuria da, xanthoderma izenekoa. Pozoitsuen talde honen ezaugarri nagusia, igurztean hartzen duen kolore hori horia da.usain txarra ere erabiltzen da bereizteko.
Posted by Picasa

viernes, 13 de septiembre de 2013

Hygrophoropsis aurantiaca
 batzuek perretxiko hau ziza horiaz nahasten dute. Esperientzia hartuz gero, ordea laster ikasten da bereizten.Jangarri onak tolesduren tankerako orriak ditu,irudikoak berriz orri arruntak.
Posted by Picasa
 Ramaria eta bere inguruko generoak sailkatzea zaila da adituentzat ere.Eta neretzat ere hala dira, ez naiz aditua eta.Ez naiz ausartzen irudiko Ramariaren generoa zehazten,datu asko falta baitzaizkit
Posted by Picasa

lunes, 19 de agosto de 2013

Beti ikasten ari banintz zenbaiten moduan,ez dakit zoriontsuagoa edo zorigaitzekoagoa izango nintzatekeen.Tarteka ikasi egiten dut eta tarteka ahaztu.Eta jakinmina daukadanean bizi naiz ondoen.

miércoles, 1 de mayo de 2013

Russula generoa oso zabaldua dago gure inguruan. Gure pinudietan, adibidez, ohikoa da Russula sanguinea topatzea udazkenean. Ez da jangarria, bere zaporea oso mikatz baita.
Russula sanguinea
Posted by Picasa

lunes, 8 de abril de 2013

Nire lehengo baratza oraingoa baino eskasagoa zela seguru. Gainera, gauzak hobeto egiten asmatzen badut, nire baxualdiak alaitzeko balioko du.Ilusio horrek bakarrik ez dit poza emango, motibazio galanta ordea, bai.
Baikor nagoenean ez dut hainbeste zalantza izaten, baina orain ere bada bakarren bat. Ez dakit ongarritzearen asuntoa nola konpondu,alegia, zimaurra erabili ala ez.

jueves, 4 de abril de 2013

Perretxikoen munduan, iruditzen zitzaidan zehaztasun batzuez aparte , ezer askorik ez nezakeela eskaini,  zenbait datu konkretuz eta argazki itxurazkoez gain, baratzaren munduan gehiago egon daiteke azaltzeko, eta agian baita aztertzeko ere.Beste gai bat azaldu zaigu euskeraz arakatzeko, Euskal Herriak gai horretan tradizio handia azaldu arren, ez baitu agertu ausardia izugarririk. Mila kontu agertzen dira gure herriaren hainbat alor berritzeko orduan, eta garrantzitsuenaren harian atzean gelditzen ari garela dirudi, oinarrizkoenean alegia.
Bada irudian azaltzen den moduko ekimen berritzaileak sustatu beharrean geundekeelakoan nago,zeren iruditzen baitzait joera berrietarantz beharko luketen askok muzin egiten diotela berrikuntzari, eta zein arrazoirekin? Egoskorkeria? Ohitura? Ez dakit.Izan da baratza ez zapaltzeak gaur egun baino garrantzi gehiago

Lehen, blog honetan ia beti perretxikoen kontuak azaltzen nizkizuen. Zaletasun hori ez dut galduko, baina azken boladan nekazaritzan murgilduta nabil. Horretan nabilen bitartean, argazki gutxiago eta azalpen gehiago erabili beharko dut.Ziur aski,horrenbeste http://www.google.es/imgres?hl=eu&safe=active&sa=X&biw=1280&bih=675&tbm=isch&tbnid=i2G_TQOhXnVo-M:&imgrefurl=http://pradoesecologismo.blogspot.com/2010/09/huerto-ecologico-taller-teorico.html&docid=DKZxzJ41PubcuM&imgurl=https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEiQ08rQx11qaC8lv9zvO9ZwmaQxmm8wfHtRdeV_2tycctkG0tT_8ObOjk5_jr9SekYUalxdyP-sSJ-1zLFUBIoJxy2PuPYEU1syLY5s_rkexo_Q-fGgm_o-sQTqaLbStpd3EBdxzNEXdRb5/s1600/Dibujo2.bmp&w=562&h=389&ei=PspdUe7oMpT07AaF0YDoCQ&zoom=1&ved=1t:3588,r:80,s:0,i:329&iact=rc&dur=137&page=5&tbnh=173&tbnw=270&start=75&ndsp=19&tx=116&ty=125argazki erabili litezkehor ere, baina niki zaletasun gehiago dut perretxikoei dagokien argazkietarako.

http://www.google.es/imgres?hl=eu&safe=active&sa=X&biw=1280&bih=675&tbm=isch&tbnid=i2G_TQOhXnVo-M:&imgrefurl=http://pradoesecologismo.blogspot.com/2010/09/huerto-ecologico-taller-teorico.html&docid=DKZxzJ41PubcuM&imgurl=https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEiQ08rQx11qaC8lv9zvO9ZwmaQxmm8wfHtRdeV_2tycctkG0tT_8ObOjk5_jr9SekYUalxdyP-sSJ-1zLFUBIoJxy2PuPYEU1syLY5s_rkexo_Q-fGgm_o-sQTqaLbStpd3EBdxzNEXdRb5/s1600/Dibujo2.bmp&w=562&h=389&ei=PspdUe7oMpT07AaF0YDoCQ&zoom=1&ved=1t:3588,r:80,s:0,i:329&iact=rc&dur=137&page=5&tbnh=173&tbnw=270&start=75&ndsp=19&tx=116&ty=125